XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. Euskararen lurraldea XVI. mendean

Aurretiaz aztertu ditugun mapekin konparatu eta zuk zeuk atera ondorioak.

9. XVI. mendeko monarkiak eta euskara

Nafarroako erregina, Joana Albretekoa, Luteroren Erreformaren alde agertu zen. Honenbestez, jendeak irakurri ahal izateko, Biblia euskarara itzultzeko enkargua eman zion Joanes Leizarragari.

Karlos V.ak nazionalismo gaztelaua ezarri zuen penintsula osoan, besteak beste hizkuntza bakar bat jarri zuelarik: gaztelania.

Frantzisko I.ak ere ahaleginak eta bi egin zituen Frantzia ere gero eta elebakarrago izan zedin; frantsesez noski.

Garai hartan ezarritako erabaki politiko-linguistikoek moldatu dute orduz geroztiko eguneroko jarduera ofiziala eta jendearen pentsamoldea.

XVI. mendean gertatu zirenen artean, honako hauek gogoraraziko ditugu:

- Iparraldean euskarazko literatura jaio zen: Etxepare.

- Hegoaldean euskararen aldeko testuak apologiak, alegia idatzi ziren: Garibai, Pozas...

10. Euskal balenzaleak mundu zabalean

XIII. mendearen bukaeran hasita, sona handikoak izan ziren euskaldunak balearen arrantzan. Kanada eta Islandiaraino iritsi zirela gauza ezaguna da. Haiekin joan zen euskara eta bertan dira, oraindik ere, euskararen aztarnak (toponimia, arkeologia...).

Gogoan al duzu Esaizu 3ko azken ikastunitatean gai hau dela-eta ikasi zenuena? Pidgin hitzak ezer esaten al dizu?

11. Euskaldunak erasotuta, berriro ere, barrutik eta kanpotik

Gogoan izanik garai honetako euskaldunak elebakarrak zirela gehien-gehienak, are mingarriagoa egiten zaigu Bizkaiko Batzarretan, hau da, garaiko erakunde politiko batean, euskaldunek jasandako iraina.

Bizkaiko herri asko ordezkaritzarik gabe geratu zen Batzarretan erdaraz zekien herritarrik ez zegoelako. Euskaraz baino ez zekiten haiek ez ziren nor beren etxean bertan!

Espainia aldetik ere ez zetorren albiste hoberik. Austriarrak lehenago eta Borbondarrak geroago, biziki saiatu ziren euskarari zirrikiturik ez zabaltzen. Adibide gisa, 1766 urtean, debekatu egin zen Loiolako San Ignazioren bizitza euskaraz argitaratzea. (Argazkian ageri den liburu-azala oso adierazgarria da).